`Barakaldo Irekiz´ sormenezko merkatua igande honetan izango dugu berriro Portu kalean eta Pormetxetan postu eta jarduera ugarirekin

Herriko profesional sortzaileen eta merkatarien hogeita hamar bat postuk biziberrituko dute kale-merkatua.  Ekimenaren barruan daude inguruko 15 ostalaritza lokalen eskaintza gastronomikoa, musika zuzenean, umeentzako jarduerak, sormenezko tailerrak eta kale-animazioa

Barakaldo, 2018ko apirilaren 5a

Igande honetan, apirilak 8, 10:30etik 15:00etara, Portu kalean eta Pormetxeta plazan izango da `Barakaldo Irekiz Merkatua´. Diziplina anitzeko sormenezko merkatua da, eta hileko igande batean hitzordua dute herriko profesional sortzaileek eta artisauek, merkatariek eta ostalariek, bai eta herritar ororentzako zenbait aisialdi-proposamenek ere. Barakaldoko Udalak Inguralde-Garapen agentziaren eta Kultura Arloaren bidez sustatutako ekimena da, eta merkataritza lokalak berreskuratzea du xede, bai eta Portu Kalean eta Pormetxeta plazan jarduera sortzailearen eta artisau-jardueraren inguruko ardatz berriaren sorrera bultzatzea ere.

`Barakaldo Irekiz´ merkatuaren lehen eguna martxoan izan zen, eta egia esan, antolatzen zen lehen aldia izateko, harritu egin gintuen herritarren artean izandako arrakastak” adierazi du Barakaldoko alkate Amaia del Campok. `Baralkaldo Irekiz´ egunez egun hazten doan barakaldarren aire zabaleko topagunea da, eta horregatik, joan den hilabeteko esperientzia kontuan hartuta, alderdi batzuk hobetu egin ditugu eta adin guztietarako merkataritza eta aisialdi eskaintza erakargarria lortu dugu.   Beraz, igande honetan, goiz zoragarri bat sortzaile-lana, originaltasuna eta `made in Barakaldo´gogoko dutenen ondoan ez pasatzeko aitzakiarik ez dugu.   

Herriko hogeita hamar bat diseinatzailek eta saltokik (lehen edizioan baino hamar bat gehiago) Portu kalean zehar jarriko dituzte produktuen erakusketa eta salmentarako postuak. Gainera, inguruko 15 ostalaritza establezimenduk eskaintza gastronomikoa emango dute ezagutzera.   Aurrekoan baino bat gehiago, Serantes tabernak itxi egiten du igandeetan, atseden eguna duelako, baina oraingoan parte hartuko du.

Kale-animazioa ziurtatuta egongo da Portu kalean, Animaktore, Valen Magoa eta Wild Dance Proyect dantza eskolari esker, gainera, dantza-eskolak zumba agerraldia egingo du. Adin guztietarako sormenezko tailerrak egingo dira eta `The Nails Truck´ manikura-karabana egongo da Botxo plazan. Inguru horretako eskaintzaren barruan, `Retro Pixeleadores´ enpresa-proiektu berriaren aurkezpena egingo da Filatelia lokalean, eta Barakaldoko arte ederretako ikasleek erakusketa bat egingo dute Portu Arten.  

UMEENTZAKO JARDUERAK ETA MUSIKA PORMETXETAN

Igande honetan, Pormetxeta plaza ere txoko garrantzitsua izango da. Haurrentzako tailerrek eta gaztelu puzgarri batek emango diote kolorea inguruari. Umeentzako jarduerez gain, Geométrica eta El Hombre del Tiempo musika talde barakaldarren musika zuzenean eta plazako lokalen barrualdean hiriko argazki emanaldia ere izango ditugu.  Izan ere, joan den igandean, herritar askok ustekabe atsegina izan zuten plazaren behealdean dauden lokalak kanpotik eta barrutik ezagutzean” esan du alkateak.

Gogoratu behar da, alkateak hartutako konpromisoetako bat Pormetxeta plaza suspertzea izan dela, eta egia esan, lan horretan dihardu, 2016an esaterako, argiteria hobetu zen (49.000 euro inguruko inbertsioa), eta orain, `Barakaldo Irekiz Merkatua´ bezalako jarduerak burutzen dira.

Postuak 10:30ean irekiko dira produktuak ikusgai jartzeko, eta igande batez, sormena ardatz duen aparteko showroom bihurtuko da kalea.  Arlo ugari bilduko dira: diseinua, artea, moda, bildumagintza eta abar.

Datorren igandean, nobedade gisa, artistak eta artisauak postuetan beraien lana egiten zuzenean ikusteko aukera izango da, eta nahi duenak parte hartu ahal izango du (idazketa-tailerra, eskulan-tailerra, altzariak zaharberritzeko tailerra, puntu egiteko tailerra, etab.).

“Barakaldar guztiak animatu nahi ditut igandean Portu kalera eta Pormetxera plazara etor daitezen eta igande goiz desberdinaz goza dezaten” esan du Del Campok.

Ekimenak www.barakaldoirekiz.com webgunea, eta profil sozialak ere baditu Facebook-en eta Instagram-en, denbora errealean jakin ahal izateko nortzuek hartzen duten parte merkatuan eta zein nolako aisialdi-jarduerak dauden.

SUBIR